Konponketak eta ordezko piezak

Pieza batek huts egiten duenean, produkzioa gelditu egiten da. Eta hor ez dute balio ez katalogoek ez epe luzeek. 

FVP Galdaragintzan pieza industrialak konpontzeko eta ordezko piezak fabrikatzeko zerbitzu azkarra eskaintzen dugu, matxurak modu arin eta eraginkorrean konpontzeko, dagoen pieza konponduz edo hutsetik berria fabrikatuz. 
Berehalako soluzioa behar duten pieza eta osagai metalikoen gainean jarduten dugu: 
 
  • Pieza kaltetuak edo higatuak konpontzea 
  • Neurrira egindako ordezko piezak fabrikatzea 
  • Osagai kritikoak ordezkatzea 
  • Metalezko egiturak berreskuratzea 
Pieza kaltetuak edo higatuak konpontzea, Neurrira egindako ordezko piezak fabrikatzea, Osagai kritikoak ordezkatzea, Metalezko egiturak berreskuratzea

Pieza bat apurtuta baduzu edo lehenbailehen ordezko pieza bat behar baduzu, FVP Galdaragintzan soluzio azkar eta neurrikoa aurki dezakezu.

Pieza kaltetuak edo higatuak konpontzea, Neurrira egindako ordezko piezak fabrikatzea, Osagai kritikoak ordezkatzea, Metalezko egiturak berreskuratzea

Beti ez dugu plano bat, eta, kasu horietan, alderanzko ingeniaritzan oinarritzen gara. Kaltetutako piezaren neurriak hartzen ditugu, geometriak eta funtzioak erreproduzitzen ditugu eta hartutako datuekin soluzioa egokitzen dugu. 

Beharraren arabera kopiatzen edo berreraikitzen dugu pieza. Hortaz, honako pieza hauek konpon ditzakegu: 
 
  • Katalogotik kanpo dauden edo lortzen zailak diren piezak 
  • Industriarako makineriaren elementuak 
  • Higadura jasaten duten osagaiak 
  •  Pieza bakarrak edo produkzio txikikoak 
Jatorrizko piezaren errendimendua edo iraunkortasuna hobetzeko aldaketak ere egiten ditugu.